Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

zabaldu txikitu

nerua.com

Guggenheim Bilbao

Menua itxi Menau ireki

Josean Alija

Biografia

Josean Alija

Josean Alijak (1978) 17 urterekin ekin zion bere ibilbide profesionalari. Sukaldaritzako gaur egungo maisu handien babespean, bere estiloa garatzen jakin du. Estilo purista bat du, non usainak, egiturak eta zaporeak diren osagai nagusi, baina aldi berean abangoardiako estilo bat, Paul Bocussek berak ere inoiz topatu duen «jatetxerik onenetako bat» bezala aipatzen baitu.

Alijak biziki maite ditu erronkak, eta harritu egin nahi du beraren obra dastatzen duena, euskal lurraren eta euskal produktuen esentziarekin. Ardatz horren inguruan eratu du bere sukaldaritza, eta sari ugarirekin aitortu diote egindako lan bikaina. Sukaldari Gazte Onenaren Saria, 2000n; Identitá Golose-k banatzen duen Nazioarteko Chef Onenaren Saria, 2009an, eta Berrikuntza Kontzeptualaren Saria, 2010ean: horra nazioarte mailan erdietsi duen aitorpenaren adibide batzuk.

Honako hauek sortu ditu, besteak beste: ahate foie-gras errea, azenario azukreztatuekin (2002ko Platerik Artistikoena); Kaseina irabiatua, marrubizko eta bioletazko izozkiarekin (2003ko Platerik Ederrena), eta kakao mingotsaren zuku hotza, esne eta anis izozkiarekin (2004ko Postrerik Onena). Horiek ere aitorpen handia jaso dute, eta horrek frogatzen ditu chef gazte honen ibilbidearen bizitasuna eta arrakasta.

Azken urteetan, Alijak bere sukaldeko jarduna eta beste proiektu batzuk uztartu ditu: adibidez, Sormenari buruzko Ikastaroa, zeina Artelekun eman zuen, Juan Luis Moraza-rekin batera (2006), edo Denboraren Lorategi baten sorkuntza, Artur Bossi artistarekin batera (2007). Elikaduraren bidez minbizia saihesteko ikerketetan ere aritu da, Jesús García Foncillas medikuarekin batera (2008); baita ingurugiroaren aldeko ekintzetan ere, hala nola IHOBEk 2009an antolatutako "erosketa berdea" jardunaldian.

2011an bere lehen Michelin izarra jaso zuen eta baita Guía Repsol gidako puntuazio gorena ere; 3 eguzki.
Gastronomiaren Nazioarteko Akademiak 2011ko Chef de L'Avenir (etorkizuneko sukaldari) izendatu zuen.

 
 
 
 
 

Ixo group
Cerrar