
Eskarmentu handiko profesional talde sendo bat ari da lanean egunero jatetxean, bertara hurbiltzen diren guztien zentzumenak pizteko. Hona taldeko kide batzuk: Ismael Alvarez, Urko Mugartegi, Stefania Giordano eta Jon Abad jangelan; Adrian Leonelli, sukaldeburua Marc Mañosa eta Javier del Blancorekin.
Nerua osatzen duen taldeak toki nabarmen batean kokatu nahi du jatetxea, tokiko, estatuko eta nazioarteko gastronomiaren erreferentzia gisa. Gure lanean, funtsezkoa da Euskadiko kultura gastronomiko aberatsa goi mailako sukaldaritzaren zirkuituan sartzea, baina ezin dugu ahaztu gure zerbitzuaren ardatza: bezeroak esperientzia gastronomiko ahaztezin bat bizitzea.
Jeff Koons artistak, Bilboko Guggenheim museoko ikurretako bat (Puppy txakurra) asmatu zuenak, dio artea ez dagoela objektuan, ikuslearen buruan baizik.
Ildo horixe bera jarraitu nahi du Nerua jatetxeak; lortu nahi du bisitariak bere esperientzia gastronomikoa sortzea, horretarako bitartekoak eskaintzen dizkiola.
Gure hizkuntza gogoetatik sortzen da, eta berrikuntzatik, eta jatetxearen alderdi guztietara hedatzen, non bost zentzumenak dauden integraturik.