
Diotenez, bikaintasuna ez da ekintza bat, ohitura bat baizik. Jatetxe honetako lan taldeak ireki zen unetik gaur arte lan egin du ohitura horren barruan. Orain, beste proiektu batek hartu du haren lekua eta ibilbide berri bati ekin dio.
Neruan, estetikaren ikuspegitik munduko espazio erakargarrienetako bat eta gastronomiarik onena biltzen dira, bazkaldar edo afaldarrarentzat esperientzia ahaztezina sortzen delarik. Sormen zaporetsua eskaintzen du herrialdeko sukaldari talde onenetako batek, Josean Alija Neruako chefaren zuzendaritzapean.
Goi sukaldaritzaren ikuspegi partikularra eskaintzen da, ingurunea oinarrizko garapen zutabe dela. Sukaldaritza pertsonala, bakana, osasungarria, euskal kulturan sustraitua baina mundura irekia, eskuz egina, arina, urrintsua, landareari protagonismo handia ematen diona, ñabarduraz betea, gogoetatik eta esperientziatik jaioa.
Aterpea ematen dion museoaren aldakortasunean inspiratua, Nerua jatetxea beti abangoardian dagoen espazioa da, gozatu nahi duenaren zerbitzuan dagoena.
Jeff Koons artistak -Bilboko Guggenheim museoaren intsignietako bat den Puppy txakurraren egileak- esaten du artea ez dagoela objektuan, ikuslearen buruan baizik. Filosofia horixe du Nerua jatetxeak: bisitariak bere esperientzia gastronomiko propioa sortzea bilatzen du eta bitartekoak hurbiltzen dizkio horretarako. Gure hizkera, gogoetatik jaio ondoren, berrikuntzaz hornitua dago eta jatetxearen alderdi guztietara hedatzen da, bost zentzumenak kontuan harturik.
Jeff Koons artistak, Bilboko Guggenheim museoko ikurretako bat (Puppy txakurra) asmatu zuenak, dio artea ez dagoela objektuan, ikuslearen buruan baizik.
Ildo horixe bera jarraitu nahi du Nerua jatetxeak; lortu nahi du bisitariak bere esperientzia gastronomikoa sortzea, horretarako bitartekoak eskaintzen dizkiola.
Gure hizkuntza gogoetatik sortzen da, eta berrikuntzatik, eta jatetxearen alderdi guztietara hedatzen, non bost zentzumenak dauden integraturik.